clave_sol
Gasteiz ezagutzeko arrazoiak

Natura

Biztanleko berdegune gehien duen probintzia-hiriburua da Gasteiz. Adibide gisa esango dizugu hirian 150 espezie ezberdinetako 130.000 zuhaitz baino gehiago daudela. Gainera, oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen Eraztun Berde batek inguratzen du. Horri guztiari esker, Gasteizek 2012ko Europako Hiriburu Berdea izatea lortu du.

Hiri monumentala delako

Erdi Aroko hirigunea, monumentu-multzo izendatua 1997an, penintsulako iparralde osoan ederrenetarikoa da eta hoberen kontserbatu denetako bat. Gainera, gotikotik neoklasikora bitarteko arte-lan nabarmenak kontserbatzen ditu Gasteiztik.

Gastronomiagatik

Eskualdeko gastronomiaren platerik tradizionalenetatik euskal sukaldaritza berriaren kreaziorik berritzaileenetaraino, Gasteizen denetik dasta daiteke. Jatetxe, erretegi eta sagardotegi ugari dago bertan. Horretaz gain, pintxoen eskaintza zabala da; tarteka horiek dastatzeko aukera bereziak izango dituzu, besteak beste, pintxoen eta kazolatxoen asteetan.

Historia apur bat

Leku gutxik dute izen eta abizena, Vitoria-Gasteizen antzera. "Nueva Victoria" izena Nafarroako errege Antso VI.ak jarri zion, 1181ean sortu zuenean. Garai hartan, Nafarroako erreinuaren gotorleku aurreratua zen hiribildua. "Gasteiz" abizena, muinoan zegoen herrixkak eman zion.

Kokaleku estrategikoa izan du beti Gasteizek, Gaztelako meseta eta Europako iparraldea lotzen dituen biderik motzenean dagoelako. Merkataritza-izaera sendoa izan du betidanik. XIII. mendeko historialariek astean hiru merkatu egiten zirela egiaztatu zuten, eta 1399. urtetik aurrera, bisitari andana ekartzen zuten bi azoka nagusi urtean.

Forua da hiriaren beste ezaugarri historiko garrantzitsua, honetan, hiritar guztiei, noble nahiz plebeio, izaera berdina aitortzen baitzien.

 

 

 

 

 

 

GASTEIZKO UDALA