KLASE OSOA


Aitzol Iturriagagoitia 1975ean Bilbon jaioa. Zakhar Bron izan zuen irakasle Madrilgo Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolan, Kolja Lessin Leipzigeko Musikhochschulen eta Ingolf Turban Stuttgarten. Lehenengo biolin izan da Iturriaga Laukotean, bai eta beranduago sortu zen Arriaga Laukotean ere.

Europako areto eta jaialdi nagusietan aritu da. Aurrenekoen artean Londongo Wigmore Hall, Berlingo Konzerthaus, MDR-Musiksommer, Bruselako Palais des Beaux-Arts, Bartzelonako Palau de la Música, edo Madrilgo Teatro Real, azken horretan Stradivariusen bilduma Palatinoarekin. Jaialdiei dagokienez berriz aipatzkoak dira Kuhmo (Finlandia) hiriko Ganbera Musika Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, eta Gidon Kremenren Lockenhaus Jaialdia. Gaur egun kontzertu jarduera,  bakarlari bezala edo ganbera musikarekin, irakaskuntzarekin uztartzen du, hain zuzen ere  Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian.